Joan de Igandean Idiazabalera abiatu ginen. Bertan Axari Trail lasterketaren lehen edizioa ospatzen zen eta Euskal Kopako froga izateaz gain, lasterketa hau berria zen eta horrek beti pizten digu dortsala jartzeko gogoa.
Jakina da Euskal-Herrian mendi lasterketak eta oro har lasterketak
modu berezi baten bizi direla, baina Gipuzkoako Goierria badu hortan
aipamen berezia. Bertan ospatzen diren lasterketak beti izaten dira ongi
antolatutakoak eta bertakoen partehartzea eta ikusleen animoek badute
xarma propioa. Jai eguna bihurtzen du korrikalariontzat bertara egiten
dugun txangoa.
Beraz, hara abiatu ginen hainbat taldekide: Gorka,
Ricardo, Eneko, Enrike, Ander eta ni neu, JJ.
Oraingo honetan Mikel Garmendia, bertako
korrikalaria, omentzen zuten lasterketa honekin. 2008. urtean istripu
batez hil zen eta oso ezaguna genuen mendiko lasterketen munduan.
Omenaldi ederra izan zen, bai horixe.
Dena den, Idiazabal herria beste mendi inguru ospetsuak
dituenez inguruan, ibilbidea nolakoa izango zen ez geneukan argi. Baina
aitortu beharra daukagu ibilbide benetan ederra izan zela;
dibertigarria, bidezidor hestuak, larre malkartsuak, lokaztutako
jeitsierak.... Benetako mendi lasterketa!!
9:30ak iritsi ziren eta pin-pan-fuego!! Ziztu bizian abiatu
ginen maldan gora. Aurrera egin zuten Eneko, Gorka eta Enrike eta
atzerago geratu ginen Ricardo eta biok. Emaitzak, ba denetarik. Ander
junior mailako lasterketan bigarren izan zen, eta bide batez Junior
mailako Euskal Kopa eskuratu zuen: Zorionak motel!!. Eneko 27. postuan
heldu zen, sasoiko dagoela erakutsiz, Enrikek lan txukuna egin zuen ere
hilabete luzeen ondoren lesionatuta ibili bada. Gorka eta Ricardo, beti
hor, lasterketa txukunak egiten. Eta ni neu lehena Idiazabalen,
erretiratu eta gero jakina. Orkatila bihurritu eta Etxegaraten bertan
behera utzi nituen nire lanak. Idiazabalera heldu eta masaiak ematen
zebiltzan hiru neska jator. Batek nire orkatila hartu eta zer edo zer
egin zuen, berehala sendatzeko bidea hartzeko, milesker!
Sari banaketa eta gero bazkari herrikoia zegoen korrikalari
eta laguntzaileentzat. Giro aparta polikiroldegian, eta hainbat barre
paella eta sagardo artean. Egun borobila. Datorren urtean zalantza
izpirik gabe bertara joango gara, bai hoixe!!
Jj Zurikarai
No hay comentarios:
Publicar un comentario