miércoles, 20 de noviembre de 2013

CHARLANDO CON...IÑIGO LARIZ (euskeraz)

-Nor da Iñigo Lariz? 

(I) Kirola egitea, batez ere mendian, izugarri gogoko duen gazte elgoibartar bat da. 

-Eta Monsieur Mazó? 
 
(I) Noizean behin bisita egiten didan aspaldiko lagun bat. Honekin elkartzea ez da oso gustagarri izaten. 

-Denboraldi honetaz zure balorazioa: 

(I) Oso ongi eta bikain artekoa izan dela esango nuke. Azken bi hilabeteetan podiumera igo naiz egin ditudan lasterketa denetan Araiako euskaldiko txapelketan izan ezik. Mendi eskiko denboraldia ere izugarria izan da euskadiko txapelketak hiru modalitateetan irabazi eta gero. 

-Nola entrenatzen duzu? 

(I) Entrenatzeko modua arrunta da. denboraldia helburuen arabera banatu eta dagokion garaian lan espezifikoa egiten saiatzen naiz. Aurre denboraldian bolumen gehiago lantzen eta helburuak datozenean intentsitateari indar gehiago emanaz, beti ere indarra alde batera laga gabe. 

-Nork emango du sorpresa hurrengo denboraldian? 

(I) Datorren denboraldian zer gertatuko den auskalo, baina asko poztuko nintzateke gazteren bat helduagoei egurra ematen hasiko balitz.  

-2014rako helbururik? 

(I) Lehenik eski denboraldia dago eta helburuak euskadiko txapelketak eta espainiakoak, batez ere kronoigoera.  
Mendi lasterketen denboraldiari dagoikonez, aurtengoa euskal herritik kanpora gehiagotan ateratzea izango da helburua. Ia nola nabilen laguntza aldetik. 

-Eta 2034rako? 

(I) Seme alabetaz arduratzea eta kirol pixkat egitea osasuna zaintzeko. 

-Busti zaitez. Eraikitzaile gisa, zerbait aldatuko zenuke euskal selekzioan? 

(I) Alde batetik eta lehentasun modura gazteei ematen zaien laguntza haundituko nuke. Mendi eskiko selekzioa ahalegin betean dabil gazteei laguntzen, hauek baitira etorkizuna. Mendi lasterketen selekzioan ordea ez dute inolako laguntzarik jasotzen eta hau lehen bait lehen aldatu behar dela pentsatzen dut. Beste alde batetik mendi lasterketen heremua zabala denez, modalitate desberdinetan partaidetza izatea eskatuko nuke, bai KM bertikaletan baita ultretan ere. 

-Eta munduan? 

(I) Puf aldaketak egiten hasita ez nitzake geldituko baina batez ere gure gizartean dagoen korrupzio aldatuko nuke lehenik. Gizarte justuagoa izateko pauso handi bat izango litzatekeela pentsatzen dut.  

-Zer izan nahi zenuen umetan? 

(I) Hegazkin pilotua. 

-Eta zer izan nahi duzu nagusi zarenean? 

(I) Suhiltzailea. 

-Aukeran, eskia ala korrika: 

(I) Eskia, dudarik gabe. Pena elurra gehienetan urruti izaten dugula. 

-Gosari bat: 

 (I) Egunaren arabera, km bertikala bada ... nutela eta ogia!!! Funtziona! 

-Kirolari bat: 

(I) Maite Maiora, burugogortasuna pertsona egina. 

-Pertsona bat: 

(I) Nire neskalagun Jasone. 

-Lasterketa bat: 

(I) Karakateko igoera, etxeko lasterketa. Nire lehen mendi lasterketa. 

-Liburu bat: 

(I) Oporretan gustura irakurri dut Miguel Angel Revillaren NADIE ES MAS QUE NADIE. 

-Bat: 

(I) ?????? 

-Morkaiko: 

(I) Gure elkartea eta gure eski taldea. Handi batek zioen bezala: Haciendo grande el mito!!  

-Karakatera igotzeko biderik laburrena: 

(I) Horren bila aritzen gara urtero, baina askotan laburrena ez da bizkorrena izaten. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario