-Nor da Iñigo
Lariz?
(I) Kirola egitea, batez
ere mendian, izugarri gogoko duen gazte elgoibartar bat da.
-Eta Monsieur Mazó?
(I) Noizean behin bisita
egiten didan aspaldiko lagun bat. Honekin elkartzea ez da oso
gustagarri izaten.
-Denboraldi honetaz
zure balorazioa:
(I) Oso ongi eta bikain
artekoa izan dela esango nuke. Azken bi hilabeteetan podiumera igo
naiz egin ditudan lasterketa denetan Araiako euskaldiko txapelketan
izan ezik. Mendi eskiko denboraldia ere izugarria izan da euskadiko
txapelketak hiru modalitateetan irabazi eta gero.
-Nola entrenatzen
duzu?
(I) Entrenatzeko modua
arrunta da. denboraldia helburuen arabera banatu eta dagokion garaian
lan espezifikoa egiten saiatzen naiz. Aurre denboraldian bolumen
gehiago lantzen eta helburuak datozenean intentsitateari indar
gehiago emanaz, beti ere indarra alde batera laga gabe.
-Nork emango du
sorpresa hurrengo denboraldian?
(I) Datorren
denboraldian zer gertatuko den auskalo, baina asko poztuko nintzateke
gazteren bat helduagoei egurra ematen hasiko balitz.
-2014rako
helbururik?
(I) Lehenik eski
denboraldia dago eta helburuak euskadiko txapelketak eta
espainiakoak, batez ere kronoigoera.
Mendi lasterketen
denboraldiari dagoikonez, aurtengoa euskal herritik kanpora
gehiagotan ateratzea izango da helburua. Ia nola nabilen laguntza
aldetik.
-Eta 2034rako?
(I) Seme alabetaz
arduratzea eta kirol pixkat egitea osasuna zaintzeko.
-Busti zaitez.
Eraikitzaile gisa, zerbait aldatuko zenuke euskal selekzioan?
(I) Alde batetik eta
lehentasun modura gazteei ematen zaien laguntza haundituko nuke.
Mendi eskiko selekzioa ahalegin betean dabil gazteei laguntzen, hauek
baitira etorkizuna. Mendi lasterketen selekzioan ordea ez dute
inolako laguntzarik jasotzen eta hau lehen bait lehen aldatu behar
dela pentsatzen dut. Beste alde batetik mendi lasterketen heremua
zabala denez, modalitate desberdinetan partaidetza izatea eskatuko
nuke, bai KM bertikaletan baita ultretan ere.
-Eta munduan?
(I) Puf aldaketak egiten
hasita ez nitzake geldituko baina batez ere gure gizartean dagoen
korrupzio aldatuko nuke lehenik. Gizarte justuagoa izateko pauso
handi bat izango litzatekeela pentsatzen dut.
-Zer izan nahi
zenuen umetan?
(I) Hegazkin pilotua.
-Eta zer izan nahi
duzu nagusi zarenean?
(I) Suhiltzailea.
-Aukeran, eskia ala
korrika:
-Gosari bat:
(I) Egunaren arabera, km bertikala bada ... nutela eta ogia!!! Funtziona!
(I) Egunaren arabera, km bertikala bada ... nutela eta ogia!!! Funtziona!
-Kirolari bat:
(I) Maite Maiora, burugogortasuna pertsona egina.
(I) Maite Maiora, burugogortasuna pertsona egina.
-Pertsona bat:
(I) Nire neskalagun Jasone.
(I) Nire neskalagun Jasone.
-Lasterketa bat:
(I) Karakateko igoera, etxeko lasterketa. Nire lehen mendi lasterketa.
(I) Karakateko igoera, etxeko lasterketa. Nire lehen mendi lasterketa.
-Liburu bat:
(I) Oporretan gustura irakurri dut Miguel Angel Revillaren NADIE ES MAS QUE NADIE.
(I) Oporretan gustura irakurri dut Miguel Angel Revillaren NADIE ES MAS QUE NADIE.
-Bat:
(I) ??????
(I) ??????
-Morkaiko:
(I) Gure elkartea eta gure eski taldea. Handi batek zioen bezala: Haciendo grande el mito!!
(I) Gure elkartea eta gure eski taldea. Handi batek zioen bezala: Haciendo grande el mito!!
-Karakatera igotzeko
biderik laburrena:
(I) Horren bila aritzen gara urtero, baina askotan laburrena ez da bizkorrena izaten.
(I) Horren bila aritzen gara urtero, baina askotan laburrena ez da bizkorrena izaten.