Berria Gasteiz Hiria lasterketan ere izan ginen.
Joan de azaroaren bian, beste urte batzutan bezala Dato kalean geneukan itzordua Berria Gasteiz Hiria izeneko lasterketan parte hartzeko. Aurtengo mendiko denboraldia emankorra izan da eta gure agerpenak errepideko lasterketetan urriak izan dira, baina tira, azken hau klasikoa bihurtu da gure udazkeneko egutegian eta hara abiatu ginen Javi eta biok. Beste hainbat taldekide mendian omen ziren, hiritik urruti, lokatzartean eman eta eman! Ez daukate erremediorik hoiek.
Nabarmena zen aurten mendian asko ibili garela zeren eta nahiko emaitza apalak izan genituen, baina hori gutxienekoa zen. Lagunekin berriz ere alkartzea eta euri tanten artean gortputzari astindu apurra ematea zen helburua.
Gauzak honela, lasterketa aurreko minutuak, solasaldirako egokienak, han eman genituen Dato kalean aurrera eta atzera. Bai, eta konturatu orduko ireteera eman zuten. Ai ene! Atze atzetik hastea ezerosoa izan ohi da, baina baita ere jende asko agurtzeko aukera ematen du. Azkenik, Javi eta gure lagun Josep 39 minututan ziren helmugan. Aldiz, neronek ia 42 minutu behar izan nituen. Bukaeran berriz ere berriketan ibili ginen baina euria agertu zen berriz eta inoiz baino goizago etxera abiatu ginen.
Hemendik aurrera, udazkenean bete betean sartzen garen honetan, aurtengo momentu ederrak gogoratuz, datorren urteari begira jartzen hasiak gara, bitartean neguak dakarzkin aukera guztietaz gozatzen dugularik.
Laister da irristatzeko garaia, helduuuu!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario